Tolosa ahizpak, trikitilari onenak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 2a, 02:00

Trikitixa eta panderoarekin berdinik ez dutela erakutsi dute beste behin Eider eta Lierni Tolosa ahizpek. Abuz­tu­aren 15ean Zeanurin jokatutako Euskadiko Trikitilari Gaz­te­en XXXVII. Txapelketan txapeldunak izan dira, 131,70 puntu bilduta.

Alde txikia, baina agerikoa
Parte-hartzaile guztiek lau pieza jo zituzten: jotea, porrusalda, fandangoa eta arin-arina. Eta lan hori baloratzeko epaimahaia osatu zuten Soraia Agirregoikoak, Idoia Makazagak, Ainhoa Agirreza­balak eta Roberto Etxeberriak.

Jotea, porrusalda, fandangoa eta arin-arinak jo zituzten bikote guztiek.


Tolosa ahizpek guztira 131,70 puntu bildu zituzten, eta horrek eman zien txapela. Gertu izan zuten, hala ere, bigarren sailkatutako bikotea: 129,95 puntu jaso zituzten Zumarragako Andoni Oruesa­gastik eta Uxue Kerejetak. Alde txikia izan arren, hernaniarrak izan ziren txapela merezi izan zutenak.

Hirugarren saria ere bazen: 120,90 punturekin, Are­txabaletako Dorleta Urkia eta Arrasateko Mirari Plazaola izan ziren podiuma egin zutenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!