Arraunlari hernaniarrak ere, Banderaren bila

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 2a, 02:00

Kontxako Bandera preziatua lortzeko bi estropadetan au­rrenekoa jokatuko da gaur. Goizeko 11:00etan aterako dira emakumezkoak, eta 12:00e­tan, gizonezkoak.
Hernaniko trainerurik iku­siko ez bada ere, arraunlari hernaniarrik ez da faltako lehia horretan.

Emakumeak, bi taldetan
Aurreneko estropada ema­ku­mez­koek jokatuko dute, eta ber­tan ariko dira Alazne Egi­zabal San Juanekin, eta Uxue Alberdi, Donostiarrarekin.
Riveira galiziarrak eta Orio izango dituzte txanda horre­tan aurkari, eta bigarrenean aterako dira, Hibaika, Tolosal­dea, Kaiku eta Arraunen trai­neruak.

Gizonezkoak, Donostiarran
Gizonezkoetan, berriz, Hon­da­rri­bia, Cabo, Orio eta San Pe­dro aterako dira aurrena, eta Urdaibai, Santurtzi, Zierbena eta Donostiarra, gero; azken honetan ariko dira Aitor Ira­o­la, Xabat Pastor, Ivan Lopez eta Jon Iruretagoiena.

Gaur zortzi, bigarrena
Bi estropadetan aurrenekoa jokatuko da gaur, eta hilaren 9an astinduko dute Bandera, txapeldunek; aurten, aurre­ne­koz, sari beraren truke, ema­ku­me nahiz gizonek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!