Uliatik San Juan eta San Pedrora, lagun artean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 2a, 02:00

Amher eta Gazte Bizilagunak kulturarteko elkarteek antolatuta, gazte hernaniarrek Ulian barrena ibilaldia egiteko aukera izan zuten pasa den ostegunean. Hamar lagun animatu ziren, motxila hartu eta bi ordu eta erdiko ibilaldia egitera. Ulian hasi eta San Juanera joan ziren oinez, eta han txalupa hartu zuten San Pedrora joateko. Bertan bazkalduta bueltatu ziren etxera. Bidea ezagutzen zutenek gidari lanak egin zituzten, eta gainerakoek berria zuten bidearekin eta lagun berrien konpainiarekin gozatu zuten. Ederki pasa zutenez, horrelako planak errepikatzeko asmoa azaldu dute, eta dei egin diete hernaniarrei parte hartzera: «pena izan da ‘autoktonoak’ agertu ez izana!», diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!