Probatu nahi duen guztia animatu du CD Hernani Atletismo elkarteak probatzera. Nahi den modalitatean izena emateko epea irekita dago, bulegoan. Bestalde, bihar 19:00etan emakumezkoen entrenamenduak hasiko dira. Benjamin eta alebinak, berriz, hilaren 11n, 18:00etan hasiko dira. Gainontzekoak, 12 urtetik gorakoak pixkanaka hasiko dira.