Kirol eskoletarako izenematea, orain

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 5a, 02:00

Eskolan ez ezik, Mundarron ere hasiera emango diote ikas­turteari. Horretarako, dago­eneko ireki dute gaztetxoenek nahi duten kirolean izena emateko epea. Astelehenean hasi zen izena emateko epea, eta irailaren 14ra arte egin ahal izango da.

Kirol eskolan izenematea berresteko aukera
Alde batetik, Kirol Eskolako bost kiroletan berretsi egin beharko da ekainean egindako behin behineko izenematea; pelotan, eskubaloian, saskiba­loian, atletismoan eta judoan aritzeko aukera izango da.

Bestetik, beste bi jarduera ere izango dituzte aukeran Astigarragako gaztetxoenek kiroldegian: haurren zunba eta jump fita.

Informazioa, kiroldegian
Ordutegiak, egunak eta prezioa dagoeneko zehaztuta daude. Informazio gehiagorako edota izena emateko, kiroldegira jo behar da: kiroldegia@asti­ga­rra­ga.eus edo 943 333 676.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!