Lagunarteko giroa, hiru eguneko ‘Auzo Egunean’

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 1a, 02:00

Erritmo onean hasi zituzten atzo, Latsunbeberri eta Marie­luts auzoetako festak; auzo­tarrek Auzo Eguna deitu arren, hiru egunez luzatzen direnak. Etxafuegoen zartatekoen atze­tik, perkusio tailerreko bu­rrun­bak entzun ziren.

Erritmoari segika gosea egin zutenek, sardina-jatea­re­kin ba­retu zituzten bestelako bu­rrun­ba hotsak, eta indarrak har­tuta, dantzan segitzeko au­ke­ra izan zen, ordu ttikietan ere.

Bigarren eguna jolasekin hasiko da, goizeko 10:00etan: za­ku lasterketa, zapi jokoa, mahai-futbola... izango dira au­keran, eta aldi berean, 10:30e­tatik aurera, marrazkiak egin eta erakusketa jarriko da. Sa­ri­ak izango direla aurreratu dute.

Gainontzean, hainbat txa­pel­keta eta tripa-betetze izan­go dira.

Txartel salmenta eta izenemateak, irekita
Hain zuzen, gaurko txa­pel­ke­ten artean, batean, aurretik eman beharko da izena: 16:30e­tan jokatuko den mus txa­pelketan. Bikoteko 15 euro balio ditu, eta txosnan eman behar da izena. Sari ederrak izango dira aurreneko lau sailkatuentzako: 12 txuleta eta 6 botila sagardo, txapeldunen­tza­ko; 6 txuleta eta 6 botila sagardo, bigarrenentzako; 2 untxi eta 2 botila ardo hi­ru­garrenentzeko; eta 2 oilasko eta 2 botila ardo, lauga­rre­nentzako.

Marrazki egile guztientzat izango dira opariak. Mus txapelketan, aurreneko lau bikoteek jasoko dituzte sariak.


Beste hainbat txapelketa ere jokatuko dira gaur: esku pelotan, ping-pongean edota tokan, besteak beste. Baina txapelketak alde batera utzita, denen artean ederki pasatzeko aukera ere izango da, gaueko 23:00etan hasiko den bingoan. Zezensuzkoak hartuko du bere tartea gero, gaueko 00:00etan.

Auzotar guztiek elkartuta tarte goxo bat pasatzeko beste aukera, eguerdian izango da: paella-jatea egingo da 14:00e­tan, eta horretarako ere txar­tela behar da: Iñaxin eta Ilargi ta­bernan daude, salgai. Txar­tel beharrik gabe, berriz, txo­kolate ederraz gozatu ahal izango da, 19:30etan, toka txapelketen ondoren.

Patata tortillak eta sagardoa, azken egunean
Bingoa eta paella-jatea be­zain­beste jende biltzen duen eki­tal­dia, patata tortilla lehiaketa iza­ten da. Bihar, azkeneko egu­nean egingo da, urtero bezala. Goizeko 11:00etatik 12:00etarako tartea izango da etxean egindako tortillak txos­nan aurkezteko, eta 12:30ak in­guruan banatuko dira sa­ri­ak, epaile ospetsuak ba­lo­ra­zioa egin ondoren. Tortilla go­xo­enen egileentzat bina la­gunentzako afariak banatuko dira, Latsunbe, Tranbia eta Ilargi tabernetan.

Azkenik, sagardo dastaketa eta trikitixa doinuekin boro­bil­duko da ‘Auzo Eguna’, eguer­diko 14:00etan. Ordura arte, hamaika sagardo pro­batu ahal izango dira. 

LATSUNBEBERRI-MARIELUTSEKO AUZO EGUNA EGITARAUA

Gaur:
10:00-12:00, Betiko jolasak: zaku karrera, zapi jokoa, mahai futbola.
10:30, Marrazkiak entregatzea, eta erakusketa balioanitzeko pistan (par­taide guztientzat izango da saria).
10:30, VI. Iturritxo Elkartea esku pelota txapelketa.
12:00, Trikitilariak eta buru 
haundiak, auzoan zehar.
14:00, Gazte nahiz helduentzako paella-jana, balioanitzeko pistan; txartelak salgai, Iñaxin eta Ilargi tabernan.
16:30-19:30, Puzgarriak eta ohe elastikoak, balioanitzeko pistan.
16:30, Mus txapelketa balioanitzeko pistan (aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da. Txosnan, bikoteko 15 euroan).


Sariak: 
-Txapeldunek: 12 txuleta eta 6 botila sagardo.
-Txapeldunordeek: 6 txuleta eta 6 botila sagardo.
-3garren sailkatuek: 2 untxi eta 2 botila ardo.
-4garren sailkatuek: 2 oilasko eta bi botila ardo.

 

17:00, Ping pong txapelketa, auzoko teniseko pistan.
18:00, Haurren toka txapelketa balioanitzeko pistan.
19:00, Helduen toka txapelketa balioanitzeko pistan.
19:30, Txokolatada, balioanitzeko pistan.
20:30-02:00, Musika, balioanitzeko pistan: DJ Mikeltxi.
23:00, Bingoa.
00:00, Zezen suzkoa.

Bihar:
11:00-12:00, Patata tortila txapelketa (balioanitzeko pistako txosnara eraman beharko dira).
Sariak: 2 afari Latsunbe 
tabernan; 2 afari Tranbia 
tabernan; 2 afari Ilargi tabernan.
11:00-12:30, Iturritxo Elkartearen VI. esku pelota txapelketako finalak.
11:00-13:00, Pizza tailerra Iturritxo elkartean (8 urtetik gorako haurrak).
12:00-12:30, Patata tortila txapelketako sari banaketa.
12:30-13:30, Trikitixak auzoan zehar. 
12:30-13:30, Sagardo probaketa balioanitzeko pistan. Parte­hartzaile­ak: Altzueta, Artola, Rufino, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Otsua-Enea, Gurutzeta, Zelaia, Oialume Zar, 
Itxas Buru.
14:00, festen bukaerako suziria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!