Uztailean aurkeztu zuten, Udalak eta RB3 enpresak, Santa Barbara harrobia berreskuratzeko parte-hartze prozesua: SB Harrobira!
Behin aurkezpena eginda, prozesua martxan irailean jarriko zela jakinarazi zuten. Asteazkenean egingo da aurreneko tailerra, 19:00etan Biterin.
Harrobian, zer egin?
Aisialdi gunea sortu nahi da harrobian, baina hori nola egin erabakitzeko jarri da prozesua martxan.
Urria eta azaroan lau tailer egingo dira: aurrenekoa, egoeraren eta mugen berri izateko; bigarrena, erabilera posibleak proposatu eta bideragarriak diren hausnartzeko; eta beste biak, erabakiak hartzeko.
Azaroan behin betiko txostena egin, eta erabakitakoa betetzen hasiko da.