Urrizaren gorakada eten eta sorpresa ematera, Endika

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 1a, 02:00

Nafarren arteko lehia izango da Buruz Buruko Kutxabank erremonte Txapelketako fina­ler­dia: Urriza eta Endika izango dira aurrez aurre gaur Galarretan, 16:00etan hasita jokatuko diren partiduetan bigarrenean. 

Lortuz gero, Urrizarentzat segidako zazpi­ga­rren finala litzateke; Endi­ka­rentzat, berriz, aurrenekoa.

Bien artekoa ahaztu nahian, Endika
Pixkanaka, bere ohiko mai­la­ra iristen ari da Urriza, eta horri eusten badio, finalera pasatzeko bakarrik ez, finala irabazteko faborito ere izango da. Segidako zazpigarren fi­na­la luke, eta 2014an kenduta, denak irabazi ditu.

Endikak, berriz, aurreneko finala luke, eta horixe lor­tze­ko, sopresa ematen saiatuko da gaurkoan. Horretarako, Urriza eta bien arteko azken partidua, lehengo larun­ba­te­koa, ahaztu beharko du. Izan ere, ordukoan estu hartu zuen Urrizak, eta 14 eta 11kora iritsi arte eutsi bazion ere, 30 eta 12 irabazi zion, azkenean.
Ostegunean aukeratu zi­tuz­ten pelotak, eta gustora geratu ziren bi erremontistak; orokorrean, 128 eta 129 gramo arteko materialaren alde egin zuten. Irabazleak, irailaren 8an jokatuko du finala, Utergaren kontra.

Barrenetxea gaur, hirugarrenean
Txapelketatik kanpo, baina jokoan jarraitzen du Ba­rre­ne­txea IV hernaniarrak. Gaur, hi­rugarren partiduan joka­tuko du, Urtasunekin, Uterga eta Azpirozen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!