Hilabeteko bigarren larunbatarekin egiten da, normalean, bigarren eskuko azoka, baina hil honetan, iraileko koxka gainditzen laguntzeko, astebete aurreratu dute.
Horrela, gaur jarriko dira dozenaka postu Urbieta kalea eta Atsegindegi artean, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara bitartean. Dena den, aurrerantzean bigarren larunbatetan egingo da, ohi bezala.
Postuetan, denetik aurkitu ahal izango da, merke eta egoera onean: liburuak, musika, pitxiak, jantziak...