Elkartasuna elkartea disolbatzea, helburu

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 1a, 02:00

Elkartasuna Elkartea sortu zuten 1901. urtean Goizuetako Udalak eta goizuetarrek Azkote mendia ustiatu eta mendi aprobetxamenduari lotutako zer­gak ez ordaintzeko. Gizartea eta gobernantza eredua asko aldatu dira ordutik, Udalaren ustez, eta horregatik, disolbatu egin nahi duela jakinarazi du. 

Elkartea bera herritar guztiena denez, bilera informatiboa deitu du datorren ostiralerako, hurrengo pausuak azaltzeko. Arratsaldeko 18:30etan hasita izango da, Eskolako Jantokian. Herritar guztiak deitu ditu. 

Ondasunak, Udalaren esku
Udalak egoki ikusten du Elkar­tea disolbatu eta bere izenean jar­tzea sozietatearen ondasunak. Hala, besteak beste, on­­da­sun hauetan inbertsioak egiteko dirulagun­tzak eskatzeko erraz­­tasunak ere izanen lituzke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!