Gogotsu Urko Semperena, Kriteriumaren azken txanpan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 1a, 02:00

Aste gogorra izan zuen aurrekoa Urko Semperena txirrindulari astigartarrak; denera, lau proba jokatu zituen 23 urte azpiko kategorian: horietako hiru Lehendakari txapelketako Kriteriumari zegozkionak, eta azkena, Euskaldun txapelketakoa. Zegaman egin zuten azkeneko proban erretiratu beharra izan zuen.

Ostegunetik hasita
Aurreko ostegunean hasita izan zuen Urko Semperenak Kriteriuma. Elgoibarren izan zen aurreneko proba, 112 kilometrokoa, eta 99 txirrindularietatik, 58garren egin zuen Semperenak. 
Gernikan izan zuten bigarren proba ostiralean; 111 kilometroko ibilbidea osatu zuen, eta 35garren iritsi zen. 

Igandean izan zen azkenekoa, Zegaman. Bertan hasieratik konsziente izan zen ezin izango zuela proba bukatu, ho­rregatik, erabaki zuen gogo­tsu tiratzea eta aurreneko kilometroetan behintzat, ikusgarritasuna irabazita erretira­tzea.

Ez zuen atsedenik hartu larunbatean; orduan, Euskal­dun txapelketaren proba jokatu baitzuen, Laudion. 50 txirrindularik besterik ez zuten proba bukatu, eta Urko Semperena izan zen iristen azkena.
Oionen proba, juniorrek

Telmo Semperenak, aldiz, Oio­nen izan zuen junior mailako proba. Herriari 13 buelta ematen zituen proba zen, denera 52 kilometro osatzen zituena. Sei­ga­rren egin zuen Semperena gazteak. Atsedena izango du Urkok; Telmo, aldiz, Beasainen izango da gaur, eta Ibarran, bihar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!