Kontxako Banderatik kanpo aurten, ‘Maialen’ trainerua

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 31a, 02:00

Ikusgarria eta sorpresaz betea izan zen atzoko Kon­txako Banderako emaku­meen sailkatze-estropada. Liga bukatuta, dena ema­tera ateratzen dira traine­ruak, iraileko aurreneko bi igan­deetan Banderaren bila ate­ra ahal izateko. 

Hala egin zuen atzo Her­naniko Maialen traine­ru­ak, baina ez zuen lortu. Azke­neko bi urteetan ez bezala, aurten ez da Kontxan izan­go. Hamasei traineruk joka­tu zuten sailkapena, erloju­pean, eta hamabigarren izan ziren hernaniarrak. 06:12,00 denborarekin egin zuten aurreneko ziaboga, eta 12:01,10 denborarekin bukatu zuen estropada. 

Riveira, aurrenekoa; San Juan, atzetik
Bi ezustekorekin bukatu zen emakumezkoen sailkatze-estropada atzo. Aurrenekoa, Riveira talde galiziarrak eman zuena; Kontxako es­treinakoan, azkarrenak izan ziren: 05:53,00n hartu zuten ziaboga, eta 11:17,02ko den­borarekin bukatu zuten. 

Haien atzetik geratu ziren San Juango ‘Batelerak’, azken urteetako garaileak, galiziarrak baino 12 milaren gehiago bakarrik eginda.

Bigarren sorpresa Tolo­saldeak eman zuen, garaile­tik 23 segundora, azkeneko txartela lortu zuen. Kon­txako Banderaren lehiatik kanpo geratu ziren, ordea, Honda­rribia eta Deustu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!