‘Azken arnasa arte’ estreinatuko dute etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 8a, 02:00

Asteazkenean estreinatuko dute, 19:30etan Biterin, Azken arnasa arte film laburra. Motxilaren umea dokumentalaren tankerakoa da, baina oraingoan helduekin grabatua. Jose Angel Aramendi, Ramoni Galdeano eta Leire Amarika dira protagonista, Itziar Ituñoren partehar­tze bereziarekin; baina hernaniar asko azaltzen dira filmean, eta Hernanin grabatua da gehiena. Rita Navierak eta Koldo Zeles­ti­nok zuzendu dute, eta «gure na­gusien duintasun eta kemenari gorazarre» egin nahi diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!