Entrenamenduetara bueltan dira, pixkanaka, CD Hernaniko atletismo sailean. Astelehenean ekin zioten emakumeen taldekoek, eta datorren asteartean daukate zita, benjamin eta infantilek, 18:00etan. Helduagoak, berriz, batzuk bueltatu dira dagoeneko, eta besteak datozen egunetan hasiko dira entrenamenduekin. Maila guztietan, taldera jotzera animatu dituzte, atletismoa praktikatu nahi duten guztiak.