Errugbilariak denboraldia hasi zain daude, baina horrek ez du esan nahi geldirik daudenik. Gaur bertan, emakumezkoen taldeak Zizurkilen jokatuko du, festen preludio antolatu duten I. Melokotoi Txapelketan. Emakumeen Errugbi Egun honetan hartuko dute parte, Hernanirekin batean, La Unica, Ordizia, U.B.R. eta Bera Bera. Goizeko 10:00etan haur, gazte eta helduentzako entrenamendu libreak antolatu dira, eta 11:00etan jokatuko dute errugbilariek, txapelketa. Gero, bazkaria izango da plazan, txartelak aurretik erosita, eta 17:00etan Dinbi Danba taldearen kontzertua eta DJa izango dira.