Arbuices herriarekin senidetuta dago Hernani, eta partidu berezia jokatuko du CD Hernaniko mutilen preferenteetako taldeak haien kontra, 10:00etan Zubipen. Ondoren, oroigarriak banatuko zaizkie Arbuiceseko ordezkariei.
Segidan, 12:00etan, mutilen ohorezko mailako taldeak jokatuko du lagunartekoa, Mutrikuren kontra.
Nesken Euskal Ligako taldea izango da kanpoan ariko dena; bihar, 17:00etan, Beasainen jokatuko du.