«Sailkapena test moduko bat da, baina tramite bat da, pasa beharrekoa»

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 1a, 02:00

Hernaniko Maialen ez, tamalez, baina hernaniarrik izango da bihar, Kontxako Bandera lortzeko lehian.
San Juanen egiten du arraun Alazne Egizabal Mi­guel gazteak. Igeriketan aritu da 18 urte arte; baita water­poloan ere. «Igeri Burun­tzal­dea tal­de­an egiten nuen. Wa­ter­po­lo­an, Euskal Selekzio­arekin Es­pai­niako txapelke­tan aritu nin­tzen». Bihar, Kontxan ari­ko da, Riveira, Orio eta Do­nos­tiarra­ren kon­tra. Bigarren txandan aterako dira Hi­baika, To­losaldea, Kaiku eta Arraun.

Ur kirol zalea, eta lehia zalea zaitugu.
Beti izan naiz lehiakorra. Hori berezkoa den zerbait da. Badago jendea nahi ez duena. Ni urduri jartzen naiz, baina gustora aritzen naiz.

Nola iritsi zara hain denbora gutxian traineru onenetariko batera?
Laugarren denboraldia dut arraunean. Donostian, Arraun Lagunaken hasi  nintzen. Le­hen­gusua han zebilen, eta nes­ken traineruarekin hasi eta jendea behar zutela-eta, pro­ba­tu eta engantxatu egin nin­tzen. Hiru denboraldi egin ni­tuen, eta aurten, San Jua­ne­ra etorri naiz. Nabari da aldea en­tre­namenduetan, exi­jentzia mai­lan aldageletan... Taldea fin­katuta dago eta ez da edozer onartzen. Akatsik ba­da­go, esan eta zuzendu egiten da, kon­tzien­tzia dagoelako. Talde be­rri­etan ez dira hainbeste nabaritzen sentsazioak.

Kontxara iritsi aurretik ere, urte borobila egin duzue!
Borobila... Gure asmoa zen de­na lortzea, eta Ondarrun hi­ru­garren izan ginen; Arraunek eraman zuen! Hala gertatu da. Dena era­ma­tea zaila da. Baina oso ondo ibi­li gara, bai. Espero genuen goian ibiltzea. Orio ere pixka bat gorago ibili da.

Eta Kontxan sartzea ere espero zenuten. Bandera irabaztea da helburua?
Aurreneko igandeko asmoa da ondo ibiltzea, gero sorpresarik ez izateko. Gurea ondo egin, aka­tsik ez egin, gureari be­giratu. Baina Orio beti iristen da ondo Kontxara, eta zaila izango da. Nahi duguna da bi­har­koan abantaila atera. Po­si­ti­boa bada, beti da hobeto, atze­tik bazoaz antsietate pun­tu horrekin ibiltzen baitzara.

«Hernani teknikoki ondo ikusten da, koadroak ondo daramazkite. Indarra eta esperientzia falta zaizkio»

Zein izango dituzue arerio?
Orio. Arraun ere hor dago. Bere etxea da eta oso ikasia dau­ka­te. Patroiek ere badakite ze no­ranz­ko hartu. Horrek ere egi­ten du. Hori Ligan erakutsi du­te­naren arabera. Baina ga­li­zia­rrez ez genekien ezer; be­raien Ligako txapeldun izan di­rela, bakarrik. Argi dago ho­rrelako estropada batean sor­pre­sak iza­ten direla; Hon­da­rri­bia ez da sartu, eta Tolosa bai. Sail­ka­pe­na test moduko bat da, baina tramite bat da, pa­sa be­ha­rre­koa, eta alda­ke­tak egon­go dira igan­dera be­gira. Baina be­ti egon daitezke sor­presak, eta arerio­tzat de­nak hartu behar ditugu!

San Juanetik Hernanira badago aldea... Ez zaizu sekula bururatu etxean aritzea?
Orain lau urte arte ez nekien ezer arraunaz. Lehengusuaren bidez sartu nintzen, eta hasi nintzen Arraunen. Neretzat dena zen berria. Ez dut aukera izan Hernanin ibiltzeko. Hasi talde batean, eta gustora nen­goe­nez, jarraitu egin nuen. Ge­ro, San Juaneko aukera atera zait, eta pertsonalki, kirol mai­­la igotzeak neretzat moti­ba­zio puntua izan du, eta hobetzeko aukera.

Aurreko urtetan bai, baina aurten Hernanin ez da izango Kontxan. Ezinezkoa zen?
Zazpi plaza bakarrik ziren, Do­nos­tiarra barruan dagoe­la­ko. Printzipioz, Eusko Tren Li­ga­ko lauak sartzea zen lo­gi­koa, eta beste hiru plazen arteko lehia zaila zen. Baina Kontxa, Kon­txa da, eta denek denak ema­ten dute hor egoteko. Edozein arraunlarik seguru esango di­zu­la Liga eta Kontxaren ar­te­an, Kontxa nahiago duela. Her­nanik ekipo gaztea dauka, eta indarrean nabari da. Tek­ni­koki ondo ikusten da, koa­dro­ak ondo daramazkite. In­da­rra eta esperientzia falta zaizkio.

Horiek dira San Juanen sekretuak?
San Juanen nabari dena da blokea. Urtetan mantendu da. Entrenamendutan ere gogor aritzea. Esperientzia. Akatsen au­rrean buelta emateko au­ke­ra. Gehienbat, blokea. Azke­nean hor salto haundia dago.

Kontxan denboraldia guztiz borobildu edo ez, bikain aritu da San Juan. Jarraitzeko gogoa ematen du horrek?
Orain zaude politenean. Baina negua gogorra da. Entrena­men­­duak, gimnasioa, hotza, eu­ria, uretara atera eta ez bu­ka­tu. Politena azken 2-3 hila­be­teak izaten dira. Jarraitu edo ez... Orain baiezkoa da. Baina hotzean pentsatu behar da. Gogorra da arrauna, eman eta kendu egiten du. Po­si­ti­bo­tik asko dauka, eta engantxatu egiten du, baina baloratu behar da zer kentzen duen.

Aurrena, Kontxako Bandera lortzea da, ezta?
Horretarako entrenatzen dugu 6 egunetan! Hamar hilabetez 2-3 ordu entrenatzen ditugu egu­­nero, horretarako. Talde guz­tietan egoten dira helburu ba­tzuk, altuagoak edo ba­jua­go­ak. Guk Ligan dena ira­baz­tea ge­nuen helburu, eta ez dugu lor­tu, baina bai Liga gurea izatea. Bestea, Kontxa da, eta ho­rre­tara goaz. Ea lortzen dugun!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!