Izenemateak eta ate irekiak, gimnastikan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 31a, 02:00

Ikasturte berrirako prestatzen hasi da Hernani Gimnastika Kluba. Batetik, ireki du izena emateko epea, gimnasia erritmikoa egiteko; 688 688 444 telefonoan, hernanigimnastika@gmail.com helbide elektronikoan edo www.hernanigimnasia.com webgunean eman daiteke. Hain zuzen, astelehenera arteko epea daukate izena emateko, 2008an edo lehenago jaiotakoek, eta irailaren 1etik 15era artekoa izango dute 2009tik 2013ra bitartean jaiotakoek. Akrobatikan izena emateko ere irailaren 1etik 15era arteko epea izango da. Bestalde, elkartea ezagutzeko ate irekien jardunaldia antolatu dute irailaren 14rako, 17:00etatik 18:30etara kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!