Ikasturte berriko ikastaroetan izena emateko epea, irekita

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 31a, 02:00

Hainbat ikastaro izango dira aukeran ikasturte berrian, kiroldegian: uretakoak ba­tzuk, eta lehorrekoak besteak; hiruhilekoak edota urte osokoak, aukeran. Izenemate epea bihar irekiko da.

Berrien artean, zozketa
Kiroldegian bertan eman behar da izena. Plazak ez dira izenemate hurren­keraren ara­bera banatuko; talde batean lekua bukatzen bada, zozketa egingo dute berrien artean, irailaren 24an.
Ordu­tik aurrera egiten diren izene­mateekin ordena jarrai­tuko da.

Zunba, mantentzeko gimnastika eta igeriketako ordutegietan, aldaketak
Ikastaroen berri eman zuen Kronikak astelehenean, baina ordutegi batzuk nahastuta ageri dira.
Zunba egiteko, gazteek (2006tik aurrera) astearte eta ostegunetan izango dute au­kera, 17:00etan. Helduek, be­rriz, astelehen eta asteazkenetan, 10:30, 17:00, 18:00, 19:00 eta 20:00etan, eta astearte eta ostegunetan, 10:00, 18:00, 19:00 eta 20:00etan.

Mantentzeko gimnastika, berriz, astelehen eta asteazkenetan, 09:15etan egin ahal izango da, eta astearte eta ostegunetan, 10:00, 18:00 eta 19:00etan.

Azkenik, igeriketako ikastaroei dagokienez, 2014an jaiotakoek 17:15etan izango dute hiruhileko ikastarorako aukera, astearte eta ostiraletan izango da (ez ostegunetan). 2013an jaiotakoek ere, kasu honetan urte osoko ikastaroa, astearte eta ostiraletan egin ahal izango dute 17:15etan (ez ostegunetan). Eta 2012an jaiotakoek ere berdin.

Informazio guztia, webgunean
Ikastaro eta ordutegi guztien berri jakin nahi duenak www.kronika.eus webgunera jo dezake, albiste honi atxikitako PDF dokumentuan ikusi baitaitezke denak. 
Baita kiroldegiko bulegoan ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!