Auzo Eguneko festa, iraileko agenda irekitzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 31a, 02:00

Etxaferoa 19:00e­tan botako dute La­tsunbeberri-Marieluts auzoetan, eta segidan, Musta perkusio tailerra egingo da. Iluntzeko 20:30etan, berriz, sardin-jatea izango da, eta 21:30etatik aurrera, musika.

Festa giroan emango zaio ha­siera iraileko kultur agen­da­ri, baina gehiago ere izango da. 

Izenematea eta txartelak, muserako eta paella jateko
Igandera arte luzatuko dira fes­tak Latsunbeberri-Marie­lu­tsen, eta besteak beste, mus txapelketa egingo da bihar, 16:30etan. Izenematea irekita dago, txosnan. Aurretik, 14:00etan paella-jatea egingo da, eta txartelak salgai daude Iñaxin eta Illargi tabernan.

Festen erreleboa hartzen hu­rrena, Zikuñaga izango da, asteazkenean. Eta Euskal Jaiak egingo dira hilaren 13tik 16ra.

Azokak, musika eta ikastaroak
Bestelako ekintzen artean, azo­kak izango dira: gaur ber­tan, Erdi Aroko azoka hasiko da, eta bihar, Bigarren Eskuko Azoka egingo da.
Bestalde, ikasturte berriko ikasta­roak martxan jartze­ko­ak dira, eta izenemateak ire­ki­ko dira hil honetan zehar. Ja­be­tze Eskolekoei dagokienez, hasierako kontzertua ere antolatu da, hilaren 28rako.

Musika emanaldiekin se­gi­ka, Mikel Urdangarinek eman­go dio hasiera Hernani’n Musik zikloari, eta astelehenean ja­rri­ko dira salgai, sarrerak.

Berriak elkarteak, 25 urte
Ikuskizun, emanaldi eta bes­telako gehiago ere izango da, eta tartean, ospakizun berezi bat: Berriak, Hernaniko Mer­ka­ta­ri eta Ostalarien Elkarteak 25 ur­te bete izana ospatuko du 21ean.

Iraileko agenda

Abuztuak 31-irailak 2 Latsunbeberri eta Marielutseko Auzo Eguna. 
Abuztuak 31-irailak 3 Erdi Aroko azoka. Antolatzailea: Hernani Errotzen.
1 Bigarren Eskuko Azoka, 10:30-13:30 Urbietan edo Atsegindegin.
3-7 Biteri kultur etxeko ikastaroetan aldez aurretik izena emateko epea, 09:00-13:00/16:00-20:00.
3-14 Auzo elkarteetan izaten diren haurrentzako tailerretan izena emateko epea.
5-9 Zikuñagako festak.
8 Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta.
11 Ipuin kontaketa, Hernani Erabaki. Kontalaria: Maite Franko. Biterin, 17:30etan 3-4 urtekoentzat eta 18:00etan 5-7 urtekoentzat.
13 Umorezko emanaldia: Bakean dagoena bakean utzi. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Biterin, 20:30etan. Antolatzailea: Euskara Ari Du.
14 Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Atsegindegin. Antolatzailea:  ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa.
14 Hernani’n Musik: Mikel Urdangarin. Margolaria. Biterin, 22:30etan. Sarrerak salgai (7 euro) irailaren 3tik aurrera.
13-16 Euskal Jaiak: abeltzaintza azoka, sagarra eta sagardoaren eguna, gazteen trikitixa txapelketa, dantzaldia...
20 Goiz Eguzki abesbatza: musika eta antzerkia, 19:30etan Biterin.
21 Hernaniko merkataritzaren festa. Antolatzailea: Berriak elkartea.
21-23 Mugikortasun Astea.
21 Kirol egokitua, 18:00-20:00 Biterin.
22 Patin festa.
23 Bizikleta festa, 09:30-12:00, Plaza Berritik aterata.
22 Karabel auzoko jaiak. 
26 Ipuin kontaketa. Kontalaria: Pello Añorga. Biterin, 17:30etan 3-4 urtekoentzat eta 18:00etan 5-7 urtekoentzat.
27 Nahasteka. Dantza ikuskizuna: Microclimate. Lasala dantza konpainia. Biterin, 20:00etan. Sarrerak (7,50 euro), salgai, irailaren 17tik.
28 Leokako emanaldia, Jabetze Eskola hasteko, 22:00etan Leokan (euria eginez gero, atzeratu egingo da). Kantariak: Duo Do Porto. An­to­latzailea, Berdintasun kontseilua.
28-30 Lizeaga auzoko festak erakusketak
3-14 Egur taila. Egilea: Maider Kalonje. Biterin, 18:00-20:00. 
24-urriak 7 Elikagai zarrastelkeriaren aurkako erakusketa. Antolatzailea: Prosalus elkartea.
28-urriak 9 Eskultura. Egilea: Pedro Espada. Biterin, 18:00-20:00. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!