Lehengo urtean bezala, aurten ere, udaberrian egin ordez, udara bukaerarako antolatu du Hernani Errotzenek Erdi Aroko azoka. Gaur 18:00etan irekiko dituzte postuak Kaxkoan barrena, eta igande iluntzera arte izango dira bertan.
Artisauen jaki, jantzi eta produktuak
Mota guztietako produktuak jartzen dituzte salgai artisauek, postuetan.
Guztira, 60 postu jarriko dira, eskulangintza produktuak eta elikagaiekin. Azken hauen artean, aukeran izango dira Larrabetzuko baserriko ogia, euskal pastela eta gozoak; Galiziako enpanadak eta gozoak; Argentinako haragi txigortua edo txurraskoa; edo patata erreak.
‘Bruja Quemada’ antzerki taldea, Josuéren asto-karabana eta Long Woou-ren akrobazia eta arku-tiro ikuskizuna izango dira egunero.
Animazio eta ikuskizuna
Bestalde, kale animazioa egongo da hiru egunetan, ordutegi zehatzik gabe baina etengabe.
Batetik, Gasteizko Bruja Quemada antzerki taldea eta Josuéren asto-karabana ibiliko da kalean zehar, eta bestetik, Tilosetan, Long Woou-k arku-tiro ikuskizuna eta akrobaziak egingo ditu.