Asteburu honetan martxan, talde nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 6a, 02:00

Asteburu honetan hasiko dute liga, CD Hernaniko talde nagusiek. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, Oiartzunen kontra jokatuko du larunbatean, Karla Lekuonan, 18:00etan hasita. Gizo­nezkoetan, berriz, igandean jokatuko dute Oho­rez­ko Erre­gionalek, 17:00etan Honda­rri­biaren zelaian; eta larunbatean Nazional mailako jubenilek, 16:30etan Zubipen, Tolosaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!