Ostiralean daukate hasteko zita, Urumea bailarako hainbat eskolatan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 5a, 02:00

Datozen egunetan bueltatuko dira eskolara, Hernaniko ikastetxeetan. Urumea ikastolan, ostiral honetan hasiko dute kurtsoa, eta goizeko ordutegian ariko dira, irailaren 21era arte. Institutuan, berriz, aurkezpen eguna dute ostiralekoa: DBH 1 eta 3, 10:00etan; DBH 2 eta 4, 11:00etan; eta Batxilergoa 12:00etan. Eta gero, Inmakulada, Elizatxo eta Langilekoek bezala, irailaren 10ean hasiko dute ikasturtea; iraila osoan zehar, goizez ariko dira horietan guztietan.
Ostiralean daukate zita, ikasturteari ekiteko, bailarako gainerako herrietan ere: Ereñotzuko Txirrita eskolan, Astigarragako Herri Eskolan, eta Goizuetako Xalto eskolan, aranoar zein goizuetarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!