Modurik onenean bukatu dute udarako oporraldia, Osiñagako auzotarrek. Irteera antolatu zuen joan den iganderako, Osiñagako Auzo Elkarteak, eta elkarrekin egin zuten Baionarako bidea, ia 40 lagunek. Eguraldi ederra lagun, hiria ezagutu zuten goizean, eta bapo bazkaldu gero, Guernika jatetxean.