Bazkide kanpaina martxan, Zubipeko futbolarien jarraitzaileentzat

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 30a, 02:00

Lagunarteko partiduekin la­nean hasiak dira CD Her­na­ni­ko hainbat futbol talde. Ema­kumezkoen taldeak as­te­ar­­tean galdu egin zuen, 3-0, Za­rautzen kontra, eta igande honetan Goierriren aurka jo­katuko du hurrena, 17:00etan, Beasainen.

Orain martxan jarri nahi dituztenak, berriz, jarraitzaileak dira, eta elkarteak bazkide kanpaina jarri du martxan, horretarako.

Bazkide egiteko hiru modu
CD Hernanik hiru bide jarri ditu, futbol elkarteko bazkide egin ahal izateko.

Batetik, webguneko formularioa beteta: www.cdhernani.com/eu/bazkideak. Bestetik, gizonezkoen lehenengo taldeko aurreneko bi partiduetan, partidua hasi aurretik, izena emanda. Az­kenik, Miguel Lujanbiori izenemate orriak eskatuta; Plaza Berriko izkinan (Irizar) egoten da egunero, 11:00etatik 13:00e­tara.

Kuota 80 eurokoa da helduen kasuan; 40 eurokoa, jubilatuen kasuan. Gazteei 20 euro eskatzen zaizkie, eta langabetuei ere bai.

Txartel berriak Miguel Lujanbiok berak banatuko ditu, edo mutilen lehenengo taldeko aurreneko partiduetan eskatu ahal izango dira.

Mutilek ere partiduak, asteburuan
Mutilen taldeei dagokienez, Ohorezko Mailakoek Mutri­ku­ren aurka jokatuko dute larunbat honetan Zubipen, 12:00etan, lagunartekoa.

Aurretik, goizeko 10:00etan preferenteek jokatuko dute, Arbuicesen kontra. Hernani se­nidetuta dago Arbuices he­rri­arekin, eta, beraz, Udalak ha­rrera egingo die Arbui­ce­se­tik etorriko diren zinegotziei. Par­tidua bukatzean ere, 11:45e­tan, oroigarriak banatuko zaiz­kie. Bazkaria egingo dute gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!