Barrenetxea kanpoan, berdinduta

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 30a, 02:00

Nahi baino lehenago agurtu behar izan du Endika Ba­rre­ne­txea hernaniarrak Buruz Bu­ru­ko Kutxabank Txapelketa. Asteartean Utergaren kontra jokatu zuen, eta behar-beharrezkoa zuen irabaztea. Ez zuen lortu, ordea; Utergak hirutik hiru garaipen lortu ditu Barrenetxea IVren kontrako 28 eta 30ekoarekin, eta finalera sailkatu da zuzenean.

Aurretik, finalerdia jokatuko dute Urrizak eta Endikak, la­run­batean. Gaur aukeratuko du­te materiala, 15:00etan Galarretan.

Hasiera hobea, bukaera baino
Barrenetxea IV ondo hasi zen jokoan. Peloteoan nagusi zen, eta partiduaren erdialdera iritsi arte, abantaila txikiarekin, baina aurretik ibili zen; 4-1, 6-2, 7-3 eta 13-10. Baina hortik aurrera, Uterga sakean gehiago asmatzen hasi zen, eta hernaniarra deseroso sentitzen hasi zen; 13-10 horretatik, 14-22kora pasa zen.

Horri buelta emateak ezinezkoa zirudien arren, txapelketatik kanpo geratzeko arriskuak indarra eman zion Ba­rre­ne­txea IVri, eta hasierako peloteoa berreskuratuta, aldea na­bar­men txikitzea lortu zuen, 23-27, 25-29 eta 28-29. Baina azken sakearekin ez zen bizi ibili, eta Utergak kanporatu egin zuen. Izan ere, hernaniarrak 5 puntu bildu ditu txapelketan, Endikak bezala, baina azken honek irabazi zuen bien arteko lehian, eta bera pasa da finalerdira.

Ohiko jaialdia, gaur
Buruz Burukorik ez, baina beste lau partidu jokatuko dira gaur Galarretan, ohi bezala, 16:00e­tan; hirugarrenean, Zubiri goizuetarra ariko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!