Finaleko aurreneko zita gaur, pelota aukeraketarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 5a, 02:00

Hirugarrenez neurtuko di­tuzte indarrak, Buruz Buruko Txapelketa Nagusiaren final batean, Javier Urrizak eta Xanti Utergak. Larunbatean izango da hori, 16:00etan hasita Galarretan. Iaz topatu ziren azkenekoz, eta orain hiru urte, estreinakoz. Bi finalek izan zuten bukaera berdina: Urriza izan zen txapeldun, beste hiru alditan bezala; azkeneko sei finalak jokatu ditu, eta horietako bost irabazi.
Beraz, helburua garbi dauka Utergak, istorioa aldatzea. Eta horretarako, gaur bertan eman beharko du aurreneko pausoa, material aukeraketan. Eguer­di­ko 12:30etan jarri dute zita, Galarretan, finalean erabiliko dituzten pelotak aukeratzeko.
Ondoren, txapeldunen bazkaria egingo dute, Suharri ja­te­txean. Bertan egon­go dira, Buruz Burukoa­ren txapeldun izandakoak: Intxa­uspe, Eiza­gi­­rre, Matxin II, Aizpuru, Age­rre, Mujika I, Ezkurra, Zeberio, Li­zaso eta Urriza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!