Ostiralera arte epea, Biteriko ikastaroetan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 5a, 02:00

Ikasturte berriarekin batera, laster izango dira martxan, Biteriko ikastaroak ere. Urrian hasiko dira ia denak, eta 40 ikastaro izango dira aukeran, aurten. Ez dira faltako ohiko ikastaroak, baina bada nobedaderik ere, aurten: yoga fa­mi­lian, 6-9 urteko haurrentzat eta beraien gurasoentzat; joskin­tza ikastaro labur bat; gazteen­tzako antzerki, argazkilaritza, zirko eta dantza ikastaroak; helduentzako antzerki ikastaro labur bat; edota ahozko na­rrazio tailerra.
Ikastaro guztiei buruzko informazioa eskuragarri dago, www.hernani.eus web orrian edota Biterin bertan; eta izena emateko epea ostiral honetan bukatuko da. Horretarako, Bi­te­rira joan behar da, goizeko 09:00etatik 13:00etara, edo arra­tsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Plazak mugatuak dira, eta be­raz, jende gehiago apuntatzen den ikastaroetan, zozketa egin­go dute, datorren astelehenean, 12:00etan Biterin.
Plaza eskuratzen dutenek, irailaren 11tik 17ra egin beharko dute matrikula.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!