Munduko Txapelketan izango da Amaia Irazustabarrena, urrian

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 4a, 02:00

Munduko onenen artean izango da, beste behin, Amaia Irazustabarrena palista hernaniarra. Bartzelonan jokatuko den Munduko Txapel­ke­ta­ra­ko deitu du Espainiako se­lek­zioak, Maider Mendizabal taldekidearekin batera. Aurre­ko astean, selekzioaren seigarren deialdiko entrenamenduak egin zituzten Valentzian, eta horien ondoren konfirmatu zuten deialdia, selekzioko hautatzaileek.
Urriaren 14tik 20ra bitarte jokatuko da Pelotako Mundu­ko Txapelketa, 14 herrialdetako 300 pelotarirekin, eta 30 me­troko frontoiko modalitatean ariko dira Irazustabarrena eta Mendizabal, paleta goman. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!