Irailaren 5etik 9ra, Zikuñagakoek hartuko dute festen erreleboa. Irailaren 9ko paella-jaterako txartelak salgai daude Zikuñaga, Parrita eta La Cepa tabernetan, irailaren 5era arte; 4ra arte, berriz, esku pelota eta pala txapelketetarako izenematea egongo da irekita, Zikuñaga tabernan.