Bihar hasiko dira Latsunbeberri-Marielutseko festak, 19:00etan. Hainbat ekitaldiren artean, paella-jatea egingo da larunbat eguerdian, eta txartelak salgai daude Iñaxin eta Illargi tabernan. Larunbateko mus txapelketarako izenematea, berriz, txosnan egin beharko da.