Goizuetarrak bakarrik ez; Urumea bailarako beste herrietako hainbat lagun ere animatu ziren atzo, San Agustin eguna Artikutzan pasatzera. Kotxez batzuk, oinez beste batzuk, eguraldi eta giro bikaina izan zituzten lagun. Azokan eta tabernan aurkitu zuten saria, bertara oinez gerturatu ziren askok; beste batzuk, berriz, bidean topatu zuten zer jasoa. Behin meza bukatu eta etxafuegoak botata, pelota partiduek, herri kirolek eta dantzaldiak jarri zuten festa giroa, iluntzera arte.