Ikasturteko aurreneko azoka, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 28a, 02:00

Normalean hileko bigarren larunbatean egiten da Bigarren Eskuko Azoka, baina, irailekoa, eta, beraz, ikasturte berriko aurrenekoa larunbat honetan bertan, irailaren 1ean egingo da. Ohi bezala, eguraldiaren arabera, Urbieta kalean edo Atsegindegin jarriko dira postuak, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara. Postua jarri nahi izanez gero, telefonoz deitu behar da aurretik, zenbaki honetara: 682 741 366. Norberak nahi duena jarri dezake salgai: liburuak, jostailuak, erropak, pitxiak, etxetresnak, gailu elektronikoak... 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!