Plaza bete jende, festak agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 29a, 02:00

Azken eguna, astelehena, eguzkipean goxo eta giro ederrean pasa zuten Ergobiako fes­tetan. Idi probak, lagunarteko giroa eta zubiaren 500garren urteurrena izan ziren protagonista.

Zentimetro gutxiko aldea
Idi proban plaza bete jende izan zen, eta harriari begirik kendu gabe izan ziren denak, alde gutxi izan baitzen idi pare onenen artean. Telle­ria­re­nak irabazi zuen, 80 plaza, metro bat eta 35 zentimetro eginda, eta Olidenena izan zen bigarren, 80 plaza eta 75 zentimetro eginda. Hain zu­zen, Iñaki Oliden izendatu zu­ten itzai onena. Atzerago ibili ziren Olazarrenak (69 plaza, me­tro bat eta 90 zm), Ar­za­du­nenak (67 plaza eta 2m), eta Artolarenak (64 plaza).

Laiotz musika taldeak girotu zituen azken orduak, gero, eta bukatzeko, zezensuzkoa eta su artifizialak izan ziren, Ergobiako zubiaren 500 urteak ospatzeko. 

Zubiko edo plazako lu­rre­­koekin, ha­rriz harri, auzoa herri bi­hur­tu duenik bada; ergobiarren nor­tasuna duten festak giro ederrean gozatuta, hurrengo urtera arte agurtu dituzte bertakoek, eta baita besozabalik hartzen dituzten bisitariek ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!