Ergobiko zubia eta maitasuna, lehiaketako gaiak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 29a, 02:00

Azstigazte programaren ba­rruan, bi lehiaketa jarri ditu mar­txan Astigarragako Uda­lak, «gazteen garapen per­tso­nala» helburu. Helburua da, besteak beste, gai zehatz bati buruzko jakinmina sortu, in­for­mazioaren bilaketa eta lor­pe­nerako motibazioa sustatu, lanerako gaitasuan garatu eta jendaurrean aurkezpenak egi­teko konfiantza haunditzea.

Bi gai aukeran, Buruntzaldeako gazteek
Bi lehiaketetan hartu dezakete parte Buruntzaldeako gazteek, bi mailatan: 12-14 urte ar­te­ko­e­nean edo 14-18 ar­te­ko­e­ne­an. Bakarka edo taldeka aur­keztu daitezke lanak, eta tal­deen kasuan, nahikoa da kide ba­karra izatea Burun­tzal­de­a­koa.

Proposatzen diren gaiekin lo­tutako idatzizko lana eta iru­dia aurkeztu behar dira. Au­rre­neko lehiaketaren ka­su­an, gaia, ‘Ergobiako zubia’ da, eta urri­aren 14ra arte aurkeztu daitezke lanak. Bigarrenarena, berriz, ‘Mai­tasuna eta laguntasuna’ da, eta aben­duaren 13ra arteko epea dago aurkezteko.

Lanak Astigarragako udale­txe­an aurkeztu behar dira. Sa­ri­ak, 200 edo 400 eurokoak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!