Euskaltegiek ireki dute matrikulazio epea

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 29a, 02:00

Euskera ikasteko aukera zabala dagoela azpimarratu du­te Buruntzaldeako sei uda­le­tako ordezkariek eta eus­kaltegietako irakasleek, eta matrikula egiteko epea irekita dagoela jakinarazi dute. Iraila bukaerara arte eman daiteke izena euskera ikasi edo eus­keraz alfabetatzeko.

Astigarragari dagokionez, AEK euskaltegian egin daiteke matrikula. Hernanin, berriz, bi aukera daude: AEK edo Udal Euskaltegia. Batean edo bes­tean aritzeko, diru-laguntzak ematen dituzte Udalek.

Diru-laguntzak eskatzeko epea ere, zabalik
Astigarragako Udalak udara ha­sieran argitaratu zuen deial­dia, eta irailaren 28ra ar­te ire­ki­ta dago diru-laguntza es­ka­tze­ko epea euskera ikas­te­ko, mer­kataritza eta en­pre­sen alo­rre­an euskeraren era­bi­lera sus­tatzeko, aisialdiko be­girale edo zuzendari ti­tu­lu­ra­ko pres­ta­kuntza euskeraz egi­teko, eta UEU eta udako uni­bertsitateko euskerazko ikastaroetarako.

Hernaniko Udalak ere ema­ten ditu diru-laguntzak. Ka­su honetan, euskera ikas­te­ko matrikula egin eta on­do­ren­go 15 eguneko epea izaten da eskaera egiteko HHZ bulegoan.

Helburua, 1.000 ikasle
Guztira, 8 euskaltegi daude Buruntzaldean, eta 865 ikasle hartu zituzten pasatako ikas­turtean. Aurten, 1.000 izatera iristea da helburua.
Maila, erritmo eta ordutegi desberdinetara egokitzen diren ikastaroak daude aukeran: pre­sentzialak edo autoikas­kun­tzakoak; sektore jakinetara bideratutakoak; eta HABEko 1, 2 eta 3 edo EGAko azterketak prestatzekoak. Era berean, Mintzalagun edo Gurasolagun egitasmoetan parte hartzeko aukera ere badago. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!