Erdi Aroko azoka Hernanin, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 28a, 02:00

Beste behin, Erdi Aroko azokan barrena ibili, gaiarekin lotutako animazioarekin gozatu, eta hainbat postutan erosketak egiteko aukera izango da asteburu honetan, herrian. Izan ere Hernani Errotzenek antolatuta, Erdi Aroko azoka jarriko da. Hain zuzen, ostiral arratsaldetik igande iluntzera arte jarriko dira postuak, erdiguneko kaleetan barrena. Horrez gain, Hernani Errotzen elkarteak berak informazio postua jarriko du, Urbieta kalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!