Enaitz Goñiren bolada onak ez du etenik

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 28a, 02:00

Seitik sei. Enaitz Goñik beste zeharkaldi bat irabazi berri du. Larun­batean, Atlético San Sebastián taldeak antolatzen duen Irlako Zeharkaldia irabazi zuen infantil mailan. Garaipen onekin Gipuz­koako Liga ere boltsikoratu du eta oraindik beste bi proba geratzen dira itsas denboraldia amaitzeko; Bermeon, Salomé Campos eta Donostian, Badiakoa. Nagusien mailan bederatzi hernaniarrek hartu zuten parte eta azkarrena Luis Goñi izan zen, sailkapen orokorrean bosgarren postua lortuta, eta bere mailan, lehenengoa. 3.000 metro pasa egin behar izan zituzten irlari buelta osoa emateko. Itsasoa zakarra zegoen eta 40 minututik gora behar izan zituen lehenengoak, Ion Mujika bergararrak, bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!