Alazne Egizabal hernaniarrak aukera badu, Kontxako Bandera astintzeko. San Juanen aritzen da, eta atzo, aurreneko estropadan, aurrenekoa izan zen bateleren trainerua (10:41,66). Atzetik sailkatu ziren Riveira (+6); Orio (+7), Arraun (+13), Hibaika (+19), Donostiarra (+25), Kaiku (+25) eta Tolosaldea (+34). Mutiletan eztabaida izan zen, Urdaibai «abordaia egiteagatik» zigortu baitzuen epaileak, azken denborarekiko 15 segundoko penalizazioarekin; Zierbenarekiko 22 ehuneko aldearekin bukatu zuen, berez. Horrela, Zierbena izan zen txapeldun (19:26,20), eta atzetik sartu ziren, Hondarribia (+0,86), Santurtzi (+15), Cabo (+17), Orio (+20), Donostiarra (+32), eta Sanpedrotarra (+34).