Liga bukatuta, seigarren ‘Maialen’

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 27a, 02:00

Ligan zehar badirudi seiga­rrena izan dela haien pos­tua, eta tendentzia horri ja­rraituz, seigarren bukatu dute Hernaniko Arraun Elkar­teko Maialen traine­ruko neskek ETE Liga. Donostiarrak irabazi du Liga, eta bere atzetik geratu dira Hibaika eta Deustu.

Colindresen ere, seigarren
Hain zuzen, herenegun joka­tu zuen azkeneko jardunal­dia Maialen traineruak. Colin­dresen, Cantabrian, izan zuen zita, eta bertan ere seigarren egin zuen, erlo­jupean 11:45,14 denbora eginda. Han ere, Donostiarra izan zen garaile, 11:12,68ko denborarekin. 

Hurrengo zita, Donostian
Hernaniko neskek Donos­tiako Kontxako sailka­pen-es­tropada dute hurren­go erron­ka; ostegunean joka­tuko da, 17:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!