Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan botako dute Latsunbeberri-Marieluts auzoan, festei hasiera emateko etxafuegoa. Segidan, perkusio tailerra hasiko da, eta 20:30etan, sardinak jateko aukera izango da.
Gaueko 21:30etatik aurrera, berriz, mota guztietako musika jarriko du Txingudi DJak.
Hortik aurrera, festa giroak segi egingo du, igande eguerdira arte.
Txosna, jaien antolaketan laguntzeko
Besteak beste, jolasak, marrazki erakusketa, pelota partiduak, puzgarriak, hainbat txapelketa eta tailerrak eta musika izango dira, larunbat eta igandean ere. Tartean, larunbat eguerdian paella-jatea egingo da, eta igandean, tortilla txapelketa eta sagardo dastaketa.
Baina Jai Batzordeak gogorarazi du txosnan ere izaten direla edariak, bokadilloak eta pintxoak, eta horiek salduta lortutako dirua jaiak laguntzeko erabiltzen dela.