Ergobiako zubiaren 500 urteak gogoan, azkeneko egunean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 27a, 02:00

IRITSI da azkeneko eguna; gaur agurtuko dituzte ergobiarrek auzoko festak. Omenaldi berezi batekin egingo dute aurtengoan; 500 urte bete ditu Ergobiako zubiak, eta garai batean izandako garrantzia ekarriko dute gogora, jaien bukaeran. Aurretik, idi-de­men sari nagusia jokatuko da.

Atzokoan, aldiz, sagardoen saria jaso zuten hiru sagardotegik: Alorrenea izan zen garaile; Irigoien eta Oialu­me Zar izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 

GAURKO EGITARAUA
Idi-demen eguna
12:00, Tximela S.A.k babestuta idi-demen Ergobia LIV Sari Nagusia. Lehenengo txanda honetan hiru partehartzaile arituko dira. 
Aurtengo gonbidatuak izango dira: Telleria, Hernanikoa; Artola, Oiartzungoa; Arzadun, Aiakoa; Olazar, Lezokoa; Oliden, Oriokoa.
14:30, Denok karpa azpira bazkari ofizialaz gozatzera, Bixente soinu-jolea lagun dugula. 
Honako hau izango da menu: fritoak, Iberiko sorta, zapoa plantxan eta azpizuna entsaladarekin. 
18:00, Idi-proben bigarren txanda jarraian. Beste bi partehartzaileak jarriko ditugu lanean. Ondoren, sari banaketa egingo dugu.
19:30, Laiotz taldea.
23:00, Zezen suzkoa su artifizialak Ergobiko zubiaren eraikin historiko honen 500 urteak ospatzeko.
Ondoren, Laiotz jaien amaierara arte.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!