Jolas eta denbora-pasa partehartzaileak proposatzeaz gain, Burruntzi protagonistaren abenturak euskeraz irakurrita eta komikien bidez jarraitzeko aukera ematen du Latxe aldizkariak. Uztailean argitaratu zuen Urumeako Kronikak umeei zuzendutako aldizkaria, eta 1go alea kalean izango da asteartean.
Kronikalari txiki edo harpidedun egin direnek, aukeratu duten tokian jaso ahal izango dute; gainerakoek, bi euroren truke erosi ahal izango dute.
Mandoegin eta ‘Goi-zubi-etan’ barrena, lagun berriekin
Urumea bailarako ondarea, ohiturak, ezaugarriak eta ahozkotasuna lantzen dira Latxe aldizkarian, eta aniztasun soziala bezalako balioetan hezteko denbora-pasa eta jolasak proposatzen ditu.
Baina era berean, haur eta gaztetxoak euskeraz irakurtzera bultzatzea da helburua.
Horretarako, Burruntzi protagonistak Urumea bailarako hainbat txoko ezagutzen lagunduko dio irakurleari, eta bidean egingo dituen lagun berrien bitartez, inguru hauetan naturak eta ondare kulturalak gordetzen dituen altxorrak ezagutzeko aukera izango da. Oraingo honetan, Mandoa edo Soldanela Villosa ezagutuko ditu Burruntzik, eta Goizueta eta bertako erraldoien inguruko istorioak ere entzungo ditu.
Kronikalari txikiek, prest
Dagoeneko Kronikalari txiki edo harpidedun egin direnek, aukeratu duten tokian jaso ahal izango dute Latxe aldizkaria, beraien izenean, asteartetik aurrera. Gainontzekoek, 2 eurotan erosi ahal izango dute, edo nahi badute, harpidedun egin, Kronikako bulegoan edo latxe@kronika.eus helbidean.