Larunbatean jokatu zuten dispertsioaren kontrako Futbol 7 Txapelketa; inoiz izan den arrakastatsuena izan da. 16 talde aritu ziren elkarren aurka, eta 180 lagunen bueltan elkartu ziren gero Atsegindegin bazkaritarako. Bertan egin zuten sari-banaketa, eta Suge Gorriak taldeak eskuratu zuen kopa.