Eguraldi ona lagun, hainbat kirol eta jolasetan aritzeko aukera izango da berriro ere gaur, igerileku irekietan. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte, saskibaloia, slack line, ohe elastikoak, ping-pong, boleibola... denetarik egin ahal izango da. Azkenaurreko saioa izango da gaurkoa; eta etzi, aldiz, esango diote agur aurtengoari.