Ikasle berrien txanda orain, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 27a, 02:00

Hilabete atzeratu dute aurten kiroldegiko ikastaroetan apun­­tatzeko epea; hortaz, irailaren 1ean ekingo zaio izenema­teari. Beste aldaketa bat ere izan zen aurreko urtean, eta horri eu­tsiko diote aurten ere: izene­matea ez da hurren­keraren arabera izan­go, talde bateko lekua bukatzen bada, zozketa egingo dute berrien artean.

Irailaren 1etik aurrera, izenematea
Ikastaroa eta ordua erre­pi­ka­tzen zutenek uztailean egin be­zala, larunbatetik aurrera ikas­le berriek izango dute aukera kiroldegiko ikastaro­etan izena emateko. 

Aurten ere, ez da kontuan hartuko izenematearen hu­rren­­kera, ikastaroen plaza ko­purua betez gero, zozketa egin­go dute irailaren 24an. Ordu­tik aurrera egiten diren izene­mateekin ordena jarrai­tuko da.

Areto ikastaroak eta uretakoak, ordutegi guztietan
Ohi bezala, herritarrek areto ikastaroak nahiz uretakoak izango dituzte aukeran; bes­teak beste, aerobik, zumba, pi­lates, mantentze igeriketa, aqua­gym... egin ahal izango du­te urritik ekainera bitarte. 

ARETOKO IKASTAROAK
- Aerobika (multifitnesa): astelehen eta asteazkenean, 15:00etan; astearte eta ostegunetan, 09:30etan eta 19:00etan.
- Pilatesa: astelehen eta asteazkenean, 07:30, 11:30, 15:00, 18:00, 19:00, 20:00; astearte eta ostegunetan, 09:30, 11:30, 12:30, 16:30, 17:30, 18:30, 19:30, 20:30; ostiraletan, 15:00etan. 
- Pilates-zumba: astelehen eta asteazkenean, 09:30; astearte eta ostegunetan, 20:30etan.
- Indoor walking: astelehen eta asteazkenean, 18:30etan; astearte eta ostegunetan, 18:00etan eta 20:00etan.
- Ziklo indoor: astelehen eta asteazkenean, 14:00, 18:30, 19:30, 20:30; astearte eta ostegunetan, 10:00, 18:30, 19:30, 20:30; eta ostiraletan, 19:00etan.
- Mantentzeko gimnastika: astelehen eta asteazkenean, 10:00, 18:00, 19:00; astearte eta ostegunetan, 09:15.
- Konbinatuak: astelehen eta asteazkenean, 19:30etan.
- Karate: astelehen eta asteazkenean, 17:00etan; astearte eta ostegunetan, 17:00etan eta 18:00etan; astelehen, asteazken eta ostiraletan, 18:30etan eta 20:00etan.
- Zumba astelehen eta asteazkenean, 17:00; astearte eta ostegunetan, 17:00etan eta 18:00etan; eta ostiraletan, 18:30etan eta 20:00etan.
- Core Express (30 minutu): astelehen eta asteazkenean, 09:30, 17:30, 18:30, 20:00.
- Circuit Training: astelehen eta asteazkenean, 18:00.

URETAKO IKASTAROAK
- Haurtxoak: astelehen eta ostegunetan, 11:15, 12:00, 15:50, 16:30; astearte eta ostiraletan, 12:00, 15:50, 16:30; eta larunbatetan, 10:15. Hilabete osoko ikastaroak.
- Haurdunak: astearte eta ostiraletan, 13:10. Hilabete osoko ikastaroak.
- 2015ekoak: urte osokoak: astelehenetan, 18:00 (guraso); asteazkenetan, 16:00 (guraso) eta 16:45. Hiruhileko ikastaroak: astelehen eta ostegunetan, 17:15etan; larunbatetan, 09:30etan.
- 2014ekoak: urte osokoak: asteazkenetan, 17:30 eta 18:15; ostegunetan, 18:00etan. Hiruhilekoak: astearte eta ostegunetan, 17:15etan; larunbatetan, 09:30etan.
- 2013koak: Hiruhilekoak: astelehen eta ostegunetan, 17:15etan; asteartetan, 18:10e­tan; ostiraletan, 18:10etan. Urte osokoak: asteazkenetan, 17:15etan eta 18:10etan; astelehen eta ostegunetan, 18:10etan; eta astearte eta ostegunetan, 17:15etan.
- 2012koak: Hiruhilekoak: astelehen eta ostegunetan, 17:15etan eta 18:10etan; asteartetan, 18:10etan; ostiraletan, 18:10etan. Urte osokoak: asteazkenetan, 17:15etan eta 18:10etan; astelehen eta ostegunetan, 18:10etan; astearte eta ostegunetan, 17:15etan.
- 2010-2011koak: Urte osokoak: astelehen eta ostegunetan, 17:00etan; astearte eta ostiraletan, 17:00etan; asteazkenetan, 17:00etan eta 18:00etan; ostegunetan, 18:00etan; astelehenetan, 17:00etan. Hiruhilekoak: astearte eta ostiraletan, 18:10etan.
- 2007-2008-2009koak: astelehenean, 18:00etan; astearte eta ostegunean, 18:55etan; astelehen eta asteazkenean, 18:55etan; astearteetan, 18:55; asteazkenetan, 17:00 eta 18:55etan; eta astearte eta ostiraletan, 18:10etan. Urte osoko ikastaroak dira denak.
- 2005-2006koak: urte osokoa: asteazken eta ostiraletan, 16:00etan.
- 2004-2003-2002koak: urte osokoa: asteazken eta ostiraletan, 16:00etan.
- Helduak hastapena: hiruhilekoak: astarte eta ostegunetan, 08:00etan; astelehen eta asteazkenetan, 19:50etan; astearte eta ostiraletan, 10:30etan (+65 urte).
- Mantentzeko igeriketa: urte osokoa: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 07:00etan eta 08:00etan; astearte eta ostegunetan, 07:00etan eta 19:00etan; astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:10etan (+55urte); astearte eta ostegunetan, 09:10etan (+55urte); astearte eta ostegunetan, baxua 08:00etan eta 19:50etan; astearte eta ostiraletan, 14:00etan; larunbatetan, 09:00etan.
- Aquagym: urte osokoa: astelehen, asteazken eta ostiralean, 07:00etan, 15:00etan eta 19:50etan; astelehen, asteazken eta ostiraletan, + Pilates, 09:10etan; astearte eta ostegunetan, 09:10etan; astelehen eta ostegunetan, 10:15etan (+65 urte); astelehen eta asteazkenetan, 10:00etan, + indoor walking; astearte eta ostiraletan, 08:40etan (+65 urte); astearte eta ostegunetan, A. Fitness + Indoor walking, 19:00etan (14-18).
- Egokitua: hiruhilekoak: astearte eta ostiraletan, 18:00etan; astelehen eta asteazkenetan, 19:00etan; eta astearte eta ostegunetan, 12:45etan (lesio arinak dituztenentzat).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!