Abuztuko azkeneko asteak emango dio bukaera, baita ere, abuztuan zehar Mendi Mendiyaneko igerileku irekietan egin diren jolas eta kirolei. Hain zuzen, bihar eta etzidamu izango dira saioak, azkenekoz. Bertan, aukeran izango dira uretako hainbat puzgarri eta jolas edota belarretan aritzeko beste batzuk: slack line, ohe elastikoak, saskibaloia, ping-pong, boleibola... Horrez gain, gero eta gutxiago geratzen da igerilekuez gozatzeko, irailaren 9an itxiko baitituzte.