Hondakinen tasa ordaintzeko, epea

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 26a, 02:00

Udalaren egutegi fiskalak jakinarazten duen bezalaxe, irailaren 7a baino lehen ordaindu ahal izango dute borondatez, helbideratu gabe daukatenek, hirugarren hiruhilekoari dagokion hondakin-tasa. Horiek, eskutitz baten bitartez jasoko dute erreziboa helbide fiskalean. Jasotzen ez duenak, udale­txera jo beharko du. Helbidera­tuta daukatenek, aldiz, borondatezko epearen bukaeran egingo die kargua Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!