Biarritzera joateko, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 26a, 02:00

Urtero bezala, egun pasa eder batekin emango diote bukaera udarari Osiñagako auzotarrek. Biarritz bisitatuko dute oraingo honetan, irailaren 2an, gaur zortzi. Goizeko 09:00etan autobusa hartu eta Iparraldeko hirirantz abiatuko dira. Hamaike­takoa, Azkainen egingo dute eta ondoren, hiria bisitatuko dute, ba­koitzak nahi duen bezala. Baz­karia Guer­nika jate­txean egingo dute, Biarritzen bertan. Ohi bezala, autobusa auzo elkarteak ordainduko du; bazkaria, aldiz, norberak: helduek, 30 euro; haurrek, 15 eu­ro. Gaur arte eman daiteke ize­na; horretarako, Auzo Elkar­tea­ren batzordeko kideren bate­kin jarri behar da harremanetan. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!