Etxeferoak prest!

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 24a, 10:00

Hemen dira Por­tuko San Juan Txiki fes­tak; udara bu­ka­tzen ari den seinale. Goi­zeko 10:00etan ma­rrazki le­hia­­keta egingo da, baina 12:00etan botako da etxe­fe­roa. Au­rre­tik, 11:30etan, Mi­kel Valdi­bia Vida Txapeteri ome­naldia egingo diote. 

Arratsaldean, hau­rren­tzako jolasak, lorontzi lehia­keta, eta sardin jate he­rri­koia izango dira, eta gauean, bi nobedade: An­doni magoa eta segidan, Puro Relajo taldea­ren kontzertua. 

GAURKO EGITARAUA

10:00, marrazki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:00, Haurren parking-a: puzgarriak, parke txikia, ohe elastikoak eta olla.
11:30, Txapeteri lore eskaintza.
12:00, jaien hasiera suziri, buru­haundi eta txistulariekin.
13:00, Auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa.
16:00-19:00, haurren parking-a.
17:00, Haur jokoak: zaku karrerak, lo­kotsak, aulki jokoa, ura eta irina... 
18:00, Txapeteren omenezko lorontzi lehiaketa.
Ondoren, txokolatada.
20:30, XXVIII. sardin jate herrikoia.
23:00, Necocheatik (Argentina) etorritako Andoni Magoaren saio ikusgarria: Andoni, Magia en Zapatillas.
Ondoren, musika euskal-mexikarra. Puro Relajo talde nafarraren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!